Herriz herri martxan jartzen hasiak dira martxoaren 14an hasiko den 23. Korrika antolatzeko, eta Orion, datorren astean izango da hurrengo bilera. Bilerak irekiak dira, eta beraz, nahi duten herritar guztiek parte har dezakete bertan.
Hitzordua asteartean izango da, hilaren 9an, 18:30ean Kultur Etxean.