'Munduari itzulia 80 egunean' bakarrizketa saioa izango da bihar arratsaldean

Onintza Lete Arrieta

Eriz Alberdi aktorea, ikuskizunaren une batean. (Utzitakoa)

Haurrei zuzendutako antzezlana Kultur Etxean izango da, eta hantxe hartu behar dira saiorako gonbidapenak.

Haurrentzako bakarrizketa saioa izango da bihar, urtarrilak 3, Kultur Etxean. Munduari bira 80 egunean izenburupean, Eriz Alberdi aktoreak hamaika abentura kontatuko dizkie ikusle gazteenei.

Antzezlanaz gozatu ahal izateko, gonbidapenak hartu behar dira. Horiek Kultur Etxean bertan daude eskuragarri.

Bakarrizketa saioa 18:00etan hasiko da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide