Urrezko Aizkolari Kopa Txapelketako eta Binakako Harrijasotze Txapelketako finalak jokatuko dituzte bihar, urteko azken egunean, Asteasun. Usarrabi pilotalekuan izango dira herri kirol lehiak, 17:00etatik aurrera, eta harrijasotzeko norgehiagokan Zarauzko hainbat ordezkari ariko dira.
Gizonezkoen mailan, hiru bikote ariko dira finalean: Gorka Etxeberria oriotarrak Beñat Telleria lasartearrarekin batera lehiatuko da; Xabat Olaizola zarauztarrak Inhar Urruzuno ondarroarra izango du lagun; eta Mikel Lopetegi Urra eta Hodei Iruretagoienak Izeta IV.a zarauztarrek bikotea osatuko dute.
Emakumezkoetan, Udane Ostolaza oriotarrak Ainitze Zumeta zarauztarrarekin osatuko du bikotea, eta Aroa Sanchez oriotarrak Karmele Gisasola Zela III.a mallabitarrarekin. Maddi Gesalaga eta Lierni Osa zarauztarrek osatuko dute hirugarren bikoa.
Bikote bakoitzak ahalik eta altxaldi gehien lortu beharko ditu lau harri ezberdinekin, harri bakoitzarekin 2 edo 3 minutuko epean.