Orio Eragin eskubaloi taldeak antolatuta, Gabonetako III. Topaketa izango da bihar, larunbata, Karela kiroldegian. Kimu eta haur-kategorietako jokalariak arituko dira pistan nor baino nor, 9:00etan hasi eta 20:30ak arte iraungo duen jardunaldian. Herriko eskubaloi zaleak gerturatu eta kirolaz gozatzera gonbidatu dituzte antolatzaileek.