Ostiral iluntzetako poteoak beste maila bat izango du biharkoan. Hain zuzen ere, urteko azkena izanda, bertso poteoa antolatu dute txarangarekin. Abeslari kaletik abiatuko da egitasmoa, 18:30ean hasita, eta herriko txaranga lagun, bertsotan tragoxkak hartzeko beta izango da kalez kale.
Jon Maia zumaiarra eta Jone Uria algortarra gonbidatu dituzte hitzorduan bertsotan aritzeko, eta hauxe izango da osatuko duten ibilbidea: Abeslari kalea, Herriko Plaza, Aritzaga eta Ibai Ondo. Herritarrak bertan parte hartzera animatu dituzte.