Olatz Zugasti abeslari eta arpa jotzailearen kontzertua izango da urtarrilaren 28an Orion. Hernaniarrak bere bizilekuan aurkeztuko ditu bere ibilbideko zazpigarren diskoko lanak. Dagoeneko eskuratu daitezke sarrerak, kultur etxean, Kutixi okindegian eta online.
Hitzño bat erran eta, banua berhala apirilan kaleratu zuen Zugastik, eta hainbat estilotatik datozen doinu, erritmo eta soinuekin osatu du diskoko musika. Gizartearen itzaletatik harago begiratzen ahalegindu da hitzetan. Eszenatoki gainean, alboan izango ditu Ander Ederra, Amaiur Cajaraville, Ander Zulaika eta Gratxina Lertxundi taldekide eta lagunak.