Ohiko bilkura egingo du gaur Orioko Udalbatzak

Aritz Mutiozabal 2023ko abe. 28a, 09:00

Orioko udalbatzarra.

Abenduko udalbatzarra egingo dute, 19:30ean hasita, eta, besteak beste, bozkatuko dute etxez etxeko laguntza-zerbitzua finantzatzeko aldundiaren eta udalaren arteko hitzarmena luzatzeko eranskina. 

Gaur udalbatzarra egingo dute Orion. 19:30ean hasiko da bilera eta ohikoa den bezala Orioko Udalaren webgunean eta Karkararen atari digitalean zuzenean ikusteko aukera izango da.

Zerrenda
1.- Onartzea, egoki bada, 2023ko urriaren 26ko udalbatzarraren ohiko bilkuraren aktaren zirriborroa.

2.- Lehen onarpena ematea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 10/2023 zenbakidun kreditua aldatzeko espedienteari. Espedientea kreditua transferitzeko modalitatean egina dago.

3.- Lehen onarpena ematea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 11/2023 zenbakidun kreditua aldatzeko espedienteari. Espedientea kreditu gehigarrien modalitatean egina dago.

4.- Onartzea, egoki bada, etxez etxeko laguntza-zerbitzua finantzatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Orioko Udalaren arteko hitzarmena luzatzeko eranskina.

5.- Eskariak eta galderak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide