Orio Arraunketa Elkarteko harrobiko taldeek eman diote hasiera Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Ligari. Hain zuzen ere, joan den larunbatean jokatu zituzten lehenengo estropadak Irunen. Santiagotarrak taldeak antolatutako Bidasoako jaitsiera jokatu zuten, zehazki, eta, Orioko hemeretzi taldek hartu zuten parte hamalau kategoriatan banatuta. Guztira, 60 lagun aritu ziren arraunean Oriorekin.
Herriko klubeko arraunlari gazteek lortu zituzten emaitzak ere nabarmentzekoak izan ziren, zeren eta ia denek lortu zuten podiumera igotzea: bost taldek denbora onena markatu zuten, zortzik bigarrena eta lauk hirugarrena. Beste bi ontziek laugarren eta seigarren postuak lortu zituzten. Hemen daude ikusgai probako emaitza guztiak.