Gabonetako egitarauen barruan, gaur goizetik eguerdi partera euskal mitologian oinarritutako jolasekin gozatzeko parada izan dute herriko neska-mutilek. Jokai konpainiak prestatutako proposamenak topatu dituzte, hau da, jolas inklusibo, autonomo, sortzaile eta kooperatiboak.
Hasiera batean, Karela kiroldegian egitea aurreikusita baldin bazegoen ere, azken unean herriko frontoira aldatu dute egitasmoa. 12 urte arteko haurrak bakarka edota gurasoen laguntzaekin aritu dira jolasean, 10:30etik 13:30era.