16. Gospel Zikloaren barruan, Ispirit hirukoak kontzertua eskainiko du gaur arratsaldean San Nikolas elizan. Rivers of Babylon izeneko emanaldia eskainiko dute Lidia Insaustik, Noa Egigurenek eta Lide Hernandok osatutako taldeak, 19:30etik aurrera, doako sarrerarekin.
Gospel Zikloaren emanaldia Gabon garaiko ezinbesteko hitzordua bihurtu da Orion, eta Ispirit taldearen proposamena ez da nolanahikoa izango. Indarrez eta erritmoz beteriko emanaldia izango da, zeinean gospeleko emakumeen ahotsak errepasatzen dituen, baita soul generoaren abesti espiritual batzuk ere.