Euskal mitologian oinarritutako jolasak izango dira bihar kiroldegian

Aritz Mutiozabal 2023ko abe. 26a, 14:00

Herriko neska-mutikoei zuzendutako hainbat jarduera antolatu ditu udalak datozen egunetarako.

Urtero bezala, Orioko Udalak Gabonetako oporraldiaz gozatzeko jolasak eta ikuskizunak antolatu ditu. Hona hemen datozen egunetan izango diren jarduera nagusiak:

Abenduaren 27a, asteazkena

  • 10:30-13:30. Euskal mitologian oinarritutako jolasak, Karela kiroldegian. Jokaik prestatutako proposamenak dira, 0 eta 12 urte arteko haurrentzat.

Urtarrilaren 3a, asteazkena 

  • 18:00. Munduari itzulia 80 egunetan bakarrizketa, Eriz Alberdi aktorearen eskutik. Kultur etxean izango da, eta gonbidapenak ere bertan daude eskuragai.

Urtarrilaren 4a, osteguna 

  • 10:00-13:00 eta 16:00-19:00. Puzgarriak, Karela kiroldegian.

Urtarrilaren 5a, ostirala 

  • 11:30. Goizean erregeen postaria kalez kale.
  • 18:00. Erregeen Desfilea. Hauxe izango da ibilbidea: Aita Lertxundi, Ibai Ondo, Herriko Plaza, Eusko Gudari, Arrantzale, kiroldegia.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide