Zozketa

Intza Unanueren 'Aheri' biniloa zozkatuko du Karkarak

Erredakzioa 2023ko abe. 26a, 12:00

Zozketak irabazle bakarra izango du, eta musikari oriotarraren azken lana jasoko du opari. Parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 3ko 10:00ak arte dute izena emateko aukera.

Intza Unanuek muskari oriotarrak bere lan berria Aheri aurkeztu berri du, eta Karkara Gukak biniloa zozkatuko du parte hartzen duten Karkara Gukako bazkideen artean.

Parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 3ko 10:00ak arte dute izena emateko aukera, eta horretarako, honako lotura honetan eman beharko dute izena, edota, bestela, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 30 da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide