Iritsi dira Gabonak, eta haur, gazte zein helduak Olentzero eta Mari Domingiren zain daude dagoeneko. Aurtengoan ere harrera beroa egingo diete Orion, eta ekimena antolatzen duen Lera taldeak dena prest du igande arratsalderako. Gabon Egunean, arratsaldean, iritsiko dira Olentzero eta Mari Domingi herrira. Ekitaldia 17:30ean hasiko da. Lehenik eta behin, Arkupe elkarteak txokolate beroa eskainiko du plazan, eta 17:45etik aurrera, sorginek haurren gutunak jasoko dituzte. 18:00etan emango diote hasiera ikuskizunari, eta Mari, sorginak, Basandere eta Basajaun, artzainak eta ttuntturroak plazan elkartzen joango dira pixkanaka, Mari Domingirekin eta Olentzerorekin juntatzeko. Ondoren, guztiak batera ibilbidea egingo dute herrian barrena.
Ekitaldia dela-eta, herriguneko zirkulazioa itxita egongo da igandean 16:30etik aurrera, eta sarrera-irteerak Txanka-Hondartza bidetik egin beharko dira.