Gaur eguerdian, 13:20 inguruan auto istripua gertatu da Orion, AP-8 autobideko 33 kilometroan, Bilborako noranzkoan. Trafiko zuzendaritzatik azaldu dutenez, hainbat ibilgailuk elkar jo dute eta gutxienez zauritu larri bat izan da ezbeharraren ondorioz. Hasiera batean, errepidea itxi egin du Ertzaintzak, baina errai bat zabaldu dute ondoren, eta zirkulazioa motela da oraingoz. Autobideko istripuaren eraginez sortutako auto ilarak N-634 errepidera iritsi dira.