Atzo arratsaldean Orioko plazako oholtzara igo ziren Danbolin musika eskolako ikasleak eta Salatxo abesbatzako kideak, eta kolorez betetako Gabonetako kontzertu alaia eskaini zuten bertan.
Eguraldiak ez zuen zapuztu hitzordua, eta emanaldiaz gozatzera bertaratu ziren herritarrak ere kantuan jarri zituzten haur eta helduek.
Gabonetako abestiak eta herriko hainbat kantu eskaini zituzten jendaurrean, Gabon giroko mozorroz jantzita, eta kolorea eta musika izan ziren protagonista magiaz betetako kontzertuan.