Bihar eguerdian Orio Eraginek taldeen aurkezpen ofiziala egingo du plazan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko abe. 22a, 12:11

Orio Eragin Eskubaloi Klubaren familia argazkia. Artxiboko argazkia. (Orio Eragin)

Abenduaren 30an, bestalde, alebin eta infantil kategorietako III. Gabonetako topaketa antolatu du herriko eskubaloi taldeak. Karela kiroldegian

Orio Eragin eskubaloi taldeak hainbat ekitaldi antolatu ditu Gabon garairako. Bihar izango da lehena, 12:00etan hasita taldeen eta babesleen aurkezpen ekitaldia egingo baitu herriko plazan. Hilaren 30ean, bestalde, alebin eta infantil kategorietako III. Gabonetako topaketa antolatu dute Karela kiroldegian. Hala, herriko eskubaloi zaleak bi hitzorduetara gonbidatu dituzte.
 
 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide