Gabonen bueltan ohitura da Orion kultur eragileek elkarlanean sortutako dantza eta musika ikuskizuna taularatzea. Aurtengoan ere ez dute hutsik egin, eta emanaldi borobila antolatu dute Harribil dantza taldeak, Salatxo abesbatzak, Danbolin Musika eta Dantza Eskolak, Talai Mendi elkarteak eta beste zenbait eragilek elkarlanean. Gaur izango da saioa, 22:00etan hasita Karela kiroldegian, eta herritarrak saioaz gozatzera gonbidatu dituzte.