Bihar, larunbata, hitzordu berezia izango da herriko plazan, San Martin bailarako hainbat herritarrek belar meta egingo baitute auzolanean. 17:00etan hasiko da saioa, eta jai giroan murgiltzeko Imanol Insausti eta Iñaki Larrañaga trikitilariek girotuko dute arratsaldea.
Udako hilabeteetan egiten da meta, baina garaiz kanpo bada ere, "usadioa berreskuratu" nahi izan du Udalak, "herriko gazteenei erakusteko gehienbat. Kasu honetan, udan ganbaran gordetako belarra baliatuko dute belar meta egiteko", azaldu du udalak. Lanaz gain, festarako unea izaten da belar-meta egitea, horregatik, herritar guztiak gonbidatu dituzte hitzordura.