Gabonetako kontzertua emango dute gaur arratsaldean Danbolin musika eskolak eta Salatxo abesbatzak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko abe. 21a, 13:36

Danbolin Musika Eskolako haurrak Gabonetako kontzertua eskaintzen.

Gabonetako kantuak eta herriko doinuak abestuko dituzte, eta gerturatzen direnei haiekin batzeko gonbita egingo diete.

Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleek eta Salatxo abesbatzak Gabonetako kontzertua emango dute gaur, 18:00etatik aurrera plazan. Ikasle gazteen hiru talde, kantuko ikasle helduen taldea eta Salatxo abesbatza izango dira emanaldian, eta Gabonetako kantuak eta herriko doinuak abestuko dituzte. Hala, gerturatzen direnei haiekin batzeko gonbita egingo diete.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide