Herritarren doinuak

Bost kantu kutunak: Arantza Igartua

Karkara 2023ko abe. 20a, 09:37

Arantza Igartua (Imanol G.A.)

Udako oporretan egin bezala, Gabonen atarian berriro jarri dugu martxan herritarren doinu kutunak ezagutzeko atal hau. Aurreneko bost doinuak Arantza Igartua Ithaka musika taldeko kideak aukeratu ditu.

 

1.-Lukiek. Vanpiro zara orain

Kanta honen aukeraketa erreza izan da: aurtengo spotifyeko zerrendak urte honetan gehien entzun dudan kanta izan dela zehaztu ditu. Lukiek taldea azken urte hauetan ezagutu dut, eta behin eta berriz entzun ditut beraien bi diskoak. Kantu hau, ordea, entzun eta berehala nire gustukoena bihurtu zen. 

2.- Chill Mafia X Tatxers. Zure kebapa.

Kantu hau ere aurtengo gehien entzundakoen zerrendan dago. Jendeak esan ohi dit ez datorrela bat nirekin ez kantua, ez taldea, baina, asko asko gozatzen dut kantatzen. Letra osoa dakit buruz. Pozik jartzen dit abestiak. 

3.- Belako. No tools

Abesti hau Belakoren disko berrian dago, orain dela gutxi atera zuten diskoan, hain zuzen.   Eroso sentitzen naiz abestiarekin. Gitarra eta ahotsa bakarrik ditu kantuak; Belakoren ohiko soinutik at dago. Lasaia eta laburra da, autobuseko bidaietan entzutea gustatzen zait.

4.-Mamma mia! The winner takes it all

Esan beharra daukat kantu hau gustatzen zaidala onartzea kostatu egin zaidala. Esan dezaket nere guilty pleasure kantua dela, pila bat gustatzen zait, baina nire gertuko pertsonek bakarrik dakite. Bereziki Mamma Mia! filmeko Meryl Streepek kantatzen duen bertsioa dut gustuko.

5.- Tatxers. Goizean Oskorri

Ithakan abesti honen bertsio bat egin genuelako ezagutzen dut. Alaia eta dibertigarria da. Orokorrean, taldearen gitar soinua oso bereizgarria da, eta gustuko dut. Kantu osoa dakit goitik behera; bai letra, bai gitarraren zatia. Pozik jartzen dit.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide