Donostialdeko Harrera Saretik jasotako eskaerari erantzuna emanaz, Erein taldeak, arropa, mantak eta beste hainbat material biltzeko postua jarriko du asteburuan herrian. Bertatik azaldu dute, herritarren erantzuna "ikaragarria" izan dela: "denbora gutxian hiru bilketa egin ditugu Orion, eta herritarrek oso ondo erantzun dute".
Oraingo honetan, Donostiako Harrera Sarera bideratuko dute bildutako guztia. Arropa eta mantak bildu dituzte batik bat, baina kuriositate gisa, bizikleta bat ere jaso dutela azaldu dute. Horregatik guztiagatik, esker oneko hitzak eman nahi dizkie herritarrei.