Etxeluze Gaztetxeak kategoriako musika emanaldiak antolatu ditu datozen asteetarako. Hasteko, Zea Maysek kontzertua emango du abenduaren 23an, 21:30etik aurrera, bertan. Bi aste beranduago, berriz, Erregina Fest musika jaialdia izango da. Belako, Nakar eta DJ Txankleta igoko dira Etxeluzeko oholtzara, 22:00etatik aurrera.
Bi kasuetan, sarrerak eskuratu nahi dituztenek bihar izango dute aukera. 19:00etatik aurrera, Etxeluzen jarriko dituzte eskuragarri, hamar euroan. Pertsonako gehienez ere hiru sarrera hartu ahal izango dira, eta bertatik adierazi dutenez, pintxo potea egongo da.