Haur masajea eta gurasoentzat bizipen tailerra antolatu du Ikastolak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko abe. 14a, 10:19

Haur masajea. (Uztarria.eus)

Herritarrentzat irekia eta doakoa da Itziar Rosadok eskainiko duen tailerra. Honako egunetan izango dira saioak: abenduaren 16an, urtarrilaren 13an eta otsailaren 3an.

Orioko Herri Ikastolak haur masajea eta gurasoentzat bizipen tailerra antolatu du doan 0-3 urte bitarteko haurrentzat eta gurasoentzat. Itziar Rosadok gidatuko du tailerra eta abenduaren 16an, urtarrilaren 13an eta otsailaren 3an egingo dituzte saioak, 10:00etatik 12:00etara. Rosado aditua da haurren garapenean: besteak beste, 0-3 urte bitarteko haurrekin aritzeko Pikler-Reggio Emilian formatua da, Giza Sistemen Ekologian eta kriantza ekologikoan aditua da, psikomotrizista erlazionala da eta Haur Hezkuntzan diplomatua ere bada.

Tailerra herritarrentzat irekia eta doakoa dela gogoratu dute Orioko Herri Ikastolako arduradunek, ez dela Ikastolako kideentzat bakarrik, alegia. Tailerrean parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete honako lotura honetan

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide