'Gabonak eta aulki hutsa etxean. Nola egin aurre?' hitzaldia antolatu du Zainbizik ostiralerako

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Zainbizi elkarteak urteak daramatza 'Gabonak eta aulki hutsa etxean. Nola egin aurre?' saioa antolatzen Gabonen bueltan. (Zainbizi)

Eider Otxoa dolu terapeutak gidatuko du Gabonak eta aulki hutsa etxean. Nola egin aurre? hitzaldia. Saioa doakoa izango da.

Zainbizi elkarteak doluaren gaia lantzeko hainbat egitasmo lantzen ditu urtean zehar, eta Gabonak iristear diren garai honetan Gabonak eta aulki hutsa etxean. Nola egin aurre? izeneko hitzaldia antolatu du ostiralerako. Salatxo aretoan izango da, 19:00etan hasita, eta Eider Otxoa dolu terapeuta izango da hizlaria. Hala, gaiarekin interesa duten herritarrak bertan parte hartzera gonbidatu dituzte Zainbizi elkarteko kideek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide