Erein elkartasun taldeak arropa eta bestelako materiala bilduko du ostiral eta larunbat honetan

Onintza Lete Arrieta

Bilketa bateko irudi bat.

Sos Arrazakeria elkarteak eskatu du laguntza, "negua iristearekin batera jende asko gerturatu delako Donostiako harrera sarera". Diruz laguntzeko aukera ere badago Bizum bidez, baita Erein elkartean boluntario lanak eginda ere.

Sos Arrazakeria elkarteak laguntza eskatu die herrietako elkartasun taldeei, eta hala, Orioko Erein elkartasun taldeak material bilketa egingo du ostiral arratsaldean eta larunbat goizean: "Urtero bezala, negua iristearekin batera jende asko gerturatu da Donostiako harrera sarera, eta haiei laguntzeko antolatu dugu bilketa", azaldu dute Orioko taldeko kideek. 

Materiala plazan jasoko dute, ostiralean 17:00etatik 19:00etara, eta larunbatean, 11:00etatik 13:00etara. Eman daitekeen materiala, berriz, honakoa da:

  • Motxilak
  • Gizonentzako arropa
  • Barruko arropa
  • Galtzerdiak
  • Eskularruak eta txanoak
  • S eta M neurriko galtzak
  • 41,42,43 neurriko oinetakoak
  • Lo zakuak eta mantak
  • Gasezko suak edo elektrikoak
  • Kanping dendak, esterillak eta linternak
  • Sakelako telefonoak
  • Bizikletak
  • Kirola egiteko arropa

Materiala eman gabe ere, laguntzeko modu gehiago jarri ditu taldeak herritarren eskura: batetik, diruz laguntzeko aukera dago, Bizum eginda 00980 zenbakira. Bestetik, Erein elkartasun taldean boluntario lanak egin daitezke, horretarako 662 540 967 telefono zenbakira deituta. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide