'Soilik bai da baietz' legearen inguruko hitzaldia eskainiko dute gaur Saregilen

Andrea Zipitria

Hitzaldia eskainiko du Macarena Mujika Urbistondok, eta 18:00etan hasiko da.

Saregile Emakumeon Etxeak sexu askatasunaren berme integralari buruzko legearen inguruko saioa antolatu du. Gaur arratsaldean izango da, eta Macarena Mujika Urbistondok gidatuko du. Soilik bai da bai bezala ezagunagoa da lege hori eta onartu zenean eztabaida handia piztu zuen jendartean. Hala, legearen nondik norakoak ulertzeko eta herritarren zalantzak argitzea helburu izango du gaurko hitzorduak.

18:00etan jarri dute hitzordua, Saregilen, eta herritar guztiei irekia izango da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide