Oriotarrek gaur esango diete agur sanikolasei, San Nikolas hirugarrenarekin. Goizetik iluntzera ez da aspertzeko aukerarik egongo, batez ere arratsalde partean, eta kirolak hartuko du protagonismo nagusia ekitaldi askotan.
Batetik, saskibaloi festarekin hasiko da gaurko egitaraua. Orioko Herri Ikastolak eta Zastek antolatu dute, eta 10:00etan hasiko da kiroldegian. Dardo txapelketa egongo da eguerdian, haurrentzat –10 urtetik beherakoentzat– Bikamiotan, eta arratsaldean ere gazteentzat herri kirol saioa izango da plazan 16:30ean, Joseba Ostolaza eskolako kirolariekin eta Zaragueta Herri Eskolako gurasoekin.
Helduen dardo txapelketa eta herri kirol gehiago ere egongo da, Joseba Ostolaza eskolako ikasleen herri kirol erakustaldia izango baita plazan, 17:30ean. Oriotarrak kanpotarren kontra ariko dira aizkoran, harrijasotzen, trontzan eta txingetan. Oriotarrak Iñigo Landa, Gorka Etxeberria, Aimar Galarraga, Aroa Sanchez, Udane Ostolaza, Elene Ostolaza, Garazi Ansa eta Xiker Larrea izango dira. Kanpotarrak, berriz, Jon Goenatxo, Xabier Guzta, Imanol Lartain, Ane Zinkunegi, Olaia Esnaola, Josu Urbieta, Gari Garmendia, Estefania Etxebeste eta Asier Altuna.
Kirola ez den ekitaldirik ere izango da, ordea. Ondorengo egitarauan daude horiek denak zehaztuta:
San Nikolas hirugarrena
- 10:00. Ikastolak eta Zastek antolatutako saskibaloi festa solidarioa, kiroldegian.
- 12:00. 10 urtez azpikoen Dardo Txapelketa, Bikamiotan.
- Goizean zehar. Gure Boza otxotea.
- 12:00. Escamot catala-ren emanaldia kalez kale, Talai Mendiko dantzariekin. Ibilbidea: Ibai Ondo, Aritzaga, Herriko Plaza.
- 16:30. Haur eta gazteentzat herri kirolak plazan, Joseba Ostolaza eskolako kirolariekin eta Zaragueta Herri Eskolako gurasoekin.
- 17:00. Helduen Dardo Txapelketa Bikamiotan.
- 17:30. Pello eta Nikolasa erraldoiak, buruhandiak eta Danbolin musika eskolako txistu taldea.
- 17:30. Joseba Ostolaza eskolako ikasleen herri kirol erakustaldia plazan. Oriotarrak kanpotarren kontra aizkoran, harrijasotzen, trontzan eta txingetan.
- 18:00. Herriko txaranga kalez kale. Ibilbidea: Herriko Plaza, Eusko Gudari, Arrantzale, Herriko Plaza, Aritzaga, Ibai Ondo, Aita Lertxundi, Herriko Plaza.
- 18:30. Talo tailerra haurrentzat eta taloak, plazan, Zaragueta Herriko Eskolak antolatuta. Taloa 2,5 eurotan salgai.
- 19:15. Gipuzkoako Lokotx Bilketa Txapelketa, moilako errepidean.
- 19:30. Kontzertua: UT! Euskal kantu mitikoen bertsioak eskainiko dituzte: Errobi, Itoitz, Benito Lertxundi, Ruper Ordorika, Niko Etxart, Hertzainak eta abar.
- 23:00. Zilibito Records taldearen kontzertua.