San Nikolas egunez, atzo, egin zieten aitortza herritarrek Koldo Arrutiri, Bixente Lasari eta Jesus Makazagari; kuadrillarekin batera atera ziren herritarren aurrera herriko plazara. Anuska Esnal alkateak hartu zuen hitza, eta Jon Agirresarobe Kultura teknikariak bertsoa eskaini zien. Harribilek, Salatxok eta Danbolinek ere parte hartu zuten omenaldian, baita Pellok eta Nikolasak ere.