Atzo Dantzari Txikien Dantza Suelto Txapelketan zortzi bikotek parte hartu zuten. Lehia estua izan da parte hartzaileen artean eta, azkenean, Enara Artola eta Mikel Esnaola lezotarrek irabazi zuten txapelketa; bigarren sailkatu ziren Onditz Esnaola lizartzarra eta Jurgi Errandonea andoaindarra, eta hirugarrenak izan ziren June Izagirre eta Jare Labaka azpeitiarrak.