San Nikolas jaiak 2023

Bideoa: Enara Artola eta Mikel Esnaolak irabazi dute Dantzari Txikien Dantza Suelto Txapelketa

Urtzi Oteiza 2023ko abe. 6a, 14:59

Bigarren sailkatu dira Onditz Esnaola lizartzarra eta Jurgi Errandonea andoaindarra, eta hirugarrenak izan dira, June Izagirre eta Jare Labaka azpeitiarrak

Gaur San Nikolas eguna ospatzen ari dira Orion, eta ohiturari jarraituz Dantzari Txikien Dantza Sueltoko Txapelketa egin dute eguerdian plazan, Harribilek antolatuta. Zortzi bikotek parte hartu dute emanaldian, eta ikuskizun bikainaz gozatzeko aukera izan dute bertaratu direnek. Lehia estua izan da parte hartzaileen artean eta, azkenean, Enara Artola eta Mikel Esnaola lezotarrek irabazi dute txapelketa; bigarren sailkatu dira Onditz Esnaola lizartzarra eta Jurgi Errandonea andoaindarra, eta hirugarrenak izan dira, June Izagirre eta Jare Labaka azpeitiarrak.

Saio osoa ikusgai izango da egun hauetan Erlo telebistan eta Karkara.eus-en.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide