San Nikolas eguna berezia da oriotarrentzat, eta gaurkoan goizean goizetik ekimenez beteta argitu du egunak. Kamel Ziani Krosak ireki du egitaraua, eta berrehundik gora haur eta gaztetxok parte hartu dute kirol hitzorduan. Gipuzkoako txoko guztietatik etorritako korrikalariak (benjamin, alebin eta infantil mailakoak) eta euren familiak bildu dira, eta giro paregabea izan da Muntoko zelaian.
Kirolaz gain, kulturak ere izan du tartean goizean zehar. Izan ere, herriko txaranga gazteak kaleak zeharkatu ditu jan-edan karroarekin batera, plaza inguruan ez ezik, festa herriguneko beste hainbat txokotara zabalduz. Salatxo abesbatzak kantatu du San Nikolas Eguneko Mezan eta eguerdian Dantzari Txikien Dantza Sueltoko Txapelketak girotu du plaza, Harribilek antolatuta.
San Nikolas Eguna borobiltzeko arratsalderako ere ekimen sorta zabala antolatu du festa batzordeak. Hona hemen egitaraua: