Pello eta Nikolasa erraldoien eta buruhandien kalejirarekin hasi ziren atzo sanikolasak, eta ondoren, udaletxeko balkoitik botatako txupinazoak eman zien hasiera ofiziala. Herriko ekitaldi eta jaietan otorduak prestatzen boluntario aritzen den kuadrilla arduratu zen txupinazoa botatzeaz, eta txalo zaparrada jaso zuten herritarren partetik. Hain zuzen, horiexek omenduko ditu udalak gaur 18:00etan plazan.