Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteko Orioko kideek boluntario izatera animatu dituzte herritarrak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko abe. 5a, 14:25

Minbiziaren Aurkako Egunean lazo berdea egin zuten Orioko plazan.(Andrea Zipitria)

Elkartearen helburua da "minbizia duten pertsonei eta haien senideei laguntzea, baita minbizia hobeto eta azkarrago diagnostikatu eta tratatu dadin ikerketa onkologikoak finantzatzea ere"

Gaur boluntarioen nazioarteko eguna da eta Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteko Orioko kideek herritarrei boluntario izateko deia luzatu diete. Elkartearen helburua da "minbizia duten pertsonei eta haien senideei laguntzea, baita minbizia hobeto eta azkarrago diagnostikatu eta tratatu dadin ikerketa onkologikoak finantzatzea ere". Horretarako, boluntarioen lana "ezinbestekoa" dela uste dute Orioko kideek, eta herritarrak parte hartzera animatu nahi dituzte. Boluntario izateko modu asko daudela azaldu dute: pazienteei eta senideek laguntzea ospitaleetan eta etxeetan, medikuaren kontsultetara edo tratamendua hartzera doazenean edo etxetik kanpo egin beharreko oinarrizko izapideetan. Horrez gain, kanpainetan eta ekitaldietan parte hartuta ere lagundu daitekeela nabarmendu dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide