Saregile Emakumeon Etxeak sexu askatasunaren berme integralari buruzko legearen inguruko saioa antolatu du astearterako, Macarena Mujika Urbistondoren eskutik. Soilik bai da bai bezala ezagunagoa da lege hori eta onartu zenean eztabaida handia piztu zuen jendartean. Hala, legearen nondik norakoak ulertzeko eta herritarren zalantzak argitzea helburu izango du saioak.
Abenduak 12, asteartean, 18:00etan izango da hitzaldia Saregilen, eta herritar guztiei irekia izango da. Bertan parte hartzeko ez da aldez aurretik izenik eman behar.