Miriam Mendoza ipuin-kontalariaren saioa izango da datorren astelehenean

Andrea Zipitria 2023ko abe. 10a, 08:30

Miriam Mendoza ipuin-kontalaria saioetako batean.

Ekitaldian parte hartzeko, gonbidapena pasa beharko da aurrez.

Orioko haurrei zuzendutako ipuin-kontalari saioa eskainiko dute kultur etxeko areto nagusian, hilaren 11n, astelehenarekin. Ohi bezala, Miriam Mendozak emango du saioa, 18:00etan. 3 eta 6 urte arteko haurrei zuzendutako ekitaldia izango da.

Ekitaldian parte hartzeko, gonbita hartu beharko da aurrez kultur etxean. Eskuragai daude jada. Udaletik gogorazi dute 3 urtez azpiko haurrek ezingo dute saiora sartu.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide