Saregile izateko ikastaroa antolatu du Lanbidek, abenduaren 11tik martxoaren 12ra bitartean. Langabezia egoeran dauden herritarrei dago zuzendua, eta 15 lagunentzat tokia dagoela jakinarazi dute. Orioko San Nikolas kofradian izango da ikastaroa, eta guztira, 290 orduko iraupena izango du.
Interesa duten herritarrek Lanbideko esteka honetan eman behar dute izena.