Hego Euskal Herriko mugimendu feministak greba feminista orokorra deitu du biharko zaintza-eskubide kolektiboaren alde, ELA, LAB, Steilas, ESK, EHNE, Etxalde eta CGT sindikatuen babesarekin. Hala, Orioko Udaleko langileek bat egin dute deialdiarekin eta, ondorioz, udal zerbitzuak itxita egongo dira bihar: udaletxea, Danbolin Musika eta Dantza Eskola, kultur etxea, liburutegia eta turismo-bulegoa.