Auto istripua izan da AP-8 autobidean, Orio parean, 33. kilometro parean, Bilbo norabidean, eta 4 kilometroko auto pilaketak daude une honetan. Trafiko Zuzendaritzak jakitera eman duenez, hainbat ibilgailuen arteko istripua izan da 7:45ak inguruan.
Ezbeharraren ondorioz, errepideko bi errei itxi egin behar izan dituzte, eta horrek eragin du 4 kilometroko auto pilaketak.