Hainbat herritarren eskaeraren ondoren, Orioko hondartzan, ahateen gunearen ondoan, komun autogarbitzaile bat jarri zuen udalak, udan. Bada, udaletik azaldu dutenez, haize bolada gogor batek kolpatu zuen atea azaro hasieran, eta ordutik, ez da ondo ixten. Ondorioz, komuna garbitzeko zirkuitua ez da automatikoki aktibatzen, eta horregatik, komuna ez dago erabilgarri.
Ate berria jarri behar duela jakinarazi dio enpresak udalari, eta horretarako lau aste behar dituzte; bien bitartean, itxita jarraituko du komun autogarbitzaileak.