San Nikolas jaiak 2023

Sanikolasetako herri-bazkariko eserlekua taldeka erreserbatzeko aukera dagoela zehaztu du udalak

Andrea Zipitria

Horretarako, mezu bat idatzi behar da kultura@orio.eus helbidera, pertsona kopurua adieraziz.

Abenduak 7an, ostegunarekin, sanikolasetako herri-bazkaria izango da, eta egun gutxi batzutan amaitu dira bazkarirako txartel guztiak. Udaletik azaldu dutenez, ordea, sarrera asko taldeka erosi dira, eta horregatik, txartelak erosi dituzten herritarrei aukera emango die eserlekuak elkarrekin erreserbatzeko.

Horretarako, kultura@orio.eus helbidera idatzi behar da, eta elkarrekin eseriko den taldean zenbat heldu eta zenbat haur izango diren zehaztu.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide