Orioko Kultur Etxeko igogailua berritzeko lanak abiatu zituzten urrian, eta Orioko Udalak jakinarazi du dagoeneko martxan dela igogailu berria. Lanak Orona enpresak egin ditu eta 40.800 euroko kostua izan dute. Hala, aurrerantzean herritar guztientzat irisgarria den igogailua izango du kultur etxeak, 0,90 metro zabaleko ateak dituenez gurpildun aulkiarekin ere erabil baitaiteke.