Auzolangiltza dokumentala ikusteko aukera izango da bihar, Orion. Iker Iriartek eta Pablo Dendaluze tolosarrak sortu dute dokumentala, eta auzolanak historian zehar izan duen eta gaur egun duen garrantzia balioan jartzeko asmotan sortu dute ikus-entzunezkoa. 19:00etan izango da proiekzioa, Orioko Kultur Etxean.