Euskal Herriko Surf Federazioak antolatuta, Euskalsurf Body Board Zirkuituko proba puntuagarria jokatu zen igandean Sopelako Arrietara hondartzan. Euskal Herriko bodyboardlariek parte hartu zuten hitzorduan, eta Mikel Atxega oriotarra bigarren sailkatu zen Open kategorian, Alex Uranga zumaiarraren atzetik. Hirugarren eta laugarren sailkatu ziren hurrenez hurren, Mikel Egiguren eta Alex Odriolaza zumaiarrak.
Euskalsurf Body Board Zirkuituko azken proba puntuagarria abenduan jokatuko da Mundakan edo Bakion.