30 urte bete zituen Orioko Salatxo abesbatzak asteazkenean, Santa Zezilia egunarekin batera. Hori ospatzeko, kontzertua eskaini dute gaurkoan plazan, 13:00etan hasita.
Eguraldi kaskarrak ez du baldintzatu emanaldia, eta asko izan dira bertara gerturatu diren herritarrak. Abesbatzako kideek ere gustura jardun dute hainbat eta hainbat abesti kantatzen. Horretaz gain, herriko beste hainbat musikarik eta dantzarik ere osatu dute gaurko emankizuna.