Juan Rodriguezek zeinu-hizkuntzaz osatu ditu Hiru txerritxo gorrak eta Txanogorretxo ipuinak, eta bi lan horien aurkezpena egingo dute astelehenean Salatxo aretoan. 19:00etan hasiko da aurkezpen-ekitaldia eta herriko haur eta gurasoak gonbidatuta dituzte saiora.
Zeinu Ipurtargia proiektuaren bidez osatu ditu Rodriguezek bi lanak, eta helburua da haur gorren inklusioa bultzatzea. Horretarako, ipuinak zeinu-hizkuntzan kontatzeko aukera ematen du, "oso modu erraz eta intuitiboan. Zeinu-hizkuntza menderatzen ez duten guraso eta haurrek ere erabiltzeko prestatuta daude", azaldu dute.