Saregile Emakumeon Etxeak bigarren eskuko arropa azoka egin nahi du, eta horretarako bilera irekia antolatu du astearterako. Ekimenean parte hartzea gustatuko litzaieken herritarrak saiora gonbidatu dituzte, guztien artean ideiari forma emateko. "Arropa soberan duzu eta egoera onean dago? Emaiozu beste aukera bat", deia luzatu dute. Hala, parte hartu nahi dutenak asteartean 18:30ean Saregilera bertaratzera animatu dituzte.