Gaur, Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunaren bezperan, Orioko bi ikastetxeetako ikasleak kalera atera dira euren gaitzespena adierazteko. Arrantzale kaleko parkean bildu dira, duela hilabete batzuk herrian gertatutako hilketa matxistaren salatzeko, eta pankartaren atzetik guztiak elkarrekin plazara abiatu dira han elkarretaratzea egiteko.
Saregile Emakumeon Etxeko arduradunen gidaritzapean, azken asteetan ikasleek gaia landu dute eta indarkeria matxistaren izeberga sortu dute ikasgelan, egunerokotasunean ezkutuan izaten diren erasoak identifikatzeko. Hala, horietako batzuk ekitaldian aurkeztu duten izeberg handi batean identifikatu dituzte. Bukatzeko, "Emakumeen kontrako indarkeriarik ez! Denon bizitzak erdigunean!" aldarrikatu dute ozen eta argi.