Orioko Udalak gogorazi du Urola Kostako Udal Elkartea arduratzen dela etxeko hondakin handien bilketaz, eta Orion hondakin horiek ateratzeko eguna astearte iluntzeak direla, 20:00-22:00 artean.
Horrez gain, mankomunitatean ondorengo gomendioak ematen ditu:
- Etxeko hondakin handiak ezarritako egunean atera behar dira eta txukun utzi behar dira.
- Hondakin handi gisa tresnak eta altzariak hartzen dira; bestela esanda: etxebizitza berritu edo aldatzearen ondorioz herritarrek baztertzen dituzten etxeko altzari eta ekipamenduak: era guztietako altzariak, etxeko tresna elektriko handi eta txikiak, informatika- eta telekomunikazio-ekipoak, kontsumorako tresna elektronikoak, eta, orokorrean, botatzekoak diren bestelako etxeko tresnak.
- Beraz, debekatuta dago hondakin-mota hauek uztea:
- Mugitu ahal izateko, garabiak edo poleak behar dituzten hondakinak edo bere horretan garraiatu ezin direnak.
- Etxean egindako obren ondorioz sortutako hondakinak (adreilu-puskak, komunak, zurezko janbak edo ateak, pladurra, eskaiola…) edo goian zerrendatuta ez dauden bestelakoak: pneumatikoak, pintura-poteak…
Norbaitek hondakin handiren bat etxetik atera behar badu beste egunen batean, zuzenean eraman behar du Ubegun industriagunean kokatzen den Garbigunera. Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 13:30era eta 16:30etik 18:30era irekitzen dute. Larunbatetan, berriz, ondorengoa da ordutegia: 10:00etatik 12:30era.