Ithaka taldeak 'Biluzten' lehen diskoaren aurkezpen kontzertua emango du bihar Etxeluzen

Andrea Zipitria

Hilaren 28an aterako du Ithaka taldeak Biluzten izena jarri dioten lehen diskoa, baina bihar, ostiralarekin, Etxeluzen aurkezpen kontzertua eskainiko du taldeak.

Hilaren 28an aterako du Ithaka talde oriotarrak Biluzten izena daraman lehen diskoa, baina etxean aurkeztu nahi dituzte kanta berriak. Horregatik, bihar Etxeluze gaztetxean aurkezpen kontzertua emango dute. 22:00etan izango da kontzertua, baina ateak irekiko dituzte 21:30ean. Sarrerak zazpi euroan egongo dira salgai.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide