Orioko organoa ezagutzeko bisita didaktikoan leku gutxi batzuk geratzen dira

Andrea Zipitria

Orioko elizako organoa ezagutzeko, bisita didaktikoa eskainiko du Xabier Lizaso piano-jotzaile oriotarrak bihar, larunbatarekin. Azken plazak geratzen dira dagoeneko. Bertaratu nahi dutenek izena aurrez eman behar dute.

Soinuaren magia izenburupean, Orioko elizako organoa ezagutzeko aukera izango da bihar, larunbatarekin. Bisita didaktikoa emango du, Xabier Lizaso Loidi piano-jotzaile oriotarrak, 11:30etik aurrera. Egun baten faltan, azken plazak daude libre. Interesa duten herritarrek, eman dezakete izena oraindik, turismo bulegoan edo 943-83 55 65 telefono zenbakira deituta.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide